Mad Max (euskaraz Max Eroa) 1979ko George Miller australiar zinema zuzendariaren film bat da. Hogeita hiru urte besterik ez zituen Mel Gibson aktore gaztea nazioartean ezagutzera eman zuen, eta ondoren Mad Max 2 (1981), Mad Max Beyond Thunderdome (1985), Mad Max: Fury Road (2015) jarraipenak izan zituen.
Bitxikeri gisa, filma hau EEBBetan estreinatu zenean, aktore guztiak bikoiztuak izan ziren, filmaren arduradunak aktoreen australiar ingeles ahoskera estatubatuar ikusleek ulertuko ez zutelako beldurrez baitzeuden.
Max Rockatansky protagonistak gidatzen duen autoa 1974ko Ford Falcon XB sedan modeloa da.