Magister milituma (soldaduen agintaria esan nahi duen hitz latindarra), Erromatar Inperioaren azken zatian erabili zen maila militar gorenaren izena izan zen. Konstantino I.aren erregealditik erabili zen maila militar hau.
Banakako titulu gisa, Kanpo mariskal, Shogun edo Generalisimo baten baliokidea zen. Orokorrean, armadarekiko erabateko boterea zuen eta erromatar enperadorearen itzalpean botere gisa lan egiten zuten pertsonaiek izan zuten maila hau: Estilikon edo Rizimero adibidez. Maila administratibo-militar altu bat ere izan zen, erromatar inperioa prefekturatan banatu zenean, pretoriaren prefektuaren azpitik bakarrik Kapitain Jeneral baten antzera.