Euskal Herriko burdinoletako gabi-ardatzak 4 maisukari izan ohi zituen.[5] Era horretan, gabiak 120 kolpe inguru jotzen zituen minutuko. Gabiaren erritmoak garrantzi handia zuen, geldoegia izanez gero burdina goria hozten baitzen. 1514 aldean, Markos Zumalabebalmasedarrak gabi txikiago bat asmatu zuen, erritmo handiagoan lan egiten zuena, ardatzean sei maisukari zituelako. Denborarekin horrelako mazoen erabilpena hedatu zen burdinola txikietan, burdin totxoak lantzeko eta tiratzeko (mehartzeko).[2][5]