Maitasun erromantiko

"Romeo eta Julieta" tragedia maitasun erromantikoaren ikurra da. William Shakespearrek idatzi zuen 1597 urtean.[1] Gazteak benetan maite duten pertsonarekin ezkontzeko borondate irmoa agertzen dute eta familien betekizunen aurka egiten dute.

Maitasun erromantikoa esapideak bi adiera ditu: alde batetik, bi pertsonaren (edo gehiagoren) arteko erakarpen biziari egiten dio erreferentzia; maitale bakoitzaren askatasunean oinarritutako harremana da; erakarpen horrek beste pertsonaren idealizazioa eta erotizatzea eragin ohi ditu, biolentziarik gabekoa eta sentimentuek parte hartzen dute, intimitatea bilatzen da eta harremanak irautea nahi izaten da. Bestetik, maitasun erromantikoa maitasun eredu kulturala litzateke; azken mendeetan mendebaldeko gizarteak deritzenetan sortu da ezkontza behartuen kontra, baina gaur egun planeta osoan zabalduta dago, batez ere fikzio erromantikoaren hedapenaren bidez. [2]

  1. Fricke, V. S. (2016). El amor romántico en Romeo y Julieta, de William Shakespeare. Exlibris, (5), 98-115.
  2. «Espainar Zeinu Hizkuntza (EZH)» glosario.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).

Developed by StudentB