Makroekonomia

Ekonomia ireki bateko zirkuitu makroekonomikoa

Makroekonomia ekonomia sistema baten adar globala da. Ekonomia sistema horrek denbora jakin batean zehar egiten dituen eragiketak aztertzen ditu, kopuru metatuen gaineko analisiarekin[1]. Produkzio-maila, langabezia-tasa eta inflaxio-tasa aztertzen ditu, gehien bat, aldagai hauek ekonomiaren "osasun" eta norabide orokorra adierazteko giltzarriak baitira[2]. Mikroekonomia, aldiz, banakako aldagai ekonomikoak aztertzeaz arduratzen da: kontsumitzaileak, enpresak, langileak eta inbertsoreak (inbertsioak egiten dituztenak), adibidez.[3]

  1. «Definizioa» Eusko Jaurlaritza.
  2. Harluxet definizioa. .
  3. J. Bradford DeLong, Martha L. Olney,, Makroekonomia. (2008). Makroekonomia. Deustuko Unibertsitatea ISBN 978-84-9830-170-0..

Developed by StudentB