Malta izenarekin berez maltatua izan den zereala ezagutzen da. Prozesu horretan zereal aleak uretan sartuta ernatu egiten dira ondoren aire beroa erabiliz azkar lehortzeko (txigortu).[1] Malta hitza ingelesetik dator, "malt" hitzetik. Ale maltatuek entzimak sortzen dituzte almidoia azukrez bihurtuz.