Manuel Larramendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Garagorri de Larramendi |
Jaiotza | Andoain, 1690eko abenduaren 25a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Loiola, 1766ko urtarrilaren 29a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Manuel Larramendi Garagorri[oh 1] —Aita Manuel Larramendi deituraz ezaguna— (Andoain, Gipuzkoa, 1690eko abenduaren 25a - Loiola, Azpeitia, Gipuzkoa, 1766ko urtarrilaren 29a) idazle jesuita izan zen. Gurasoak Txomin Garagorri eta Manuela Larramendi zituen: oso ongi ez dakizkigun arrazoiengatik, amaren deitura hobetsi zuen. Haren idazlanetan ikus daitekeenez, euskararen babeslari sutsua zen. Kultura handiko gizona, jarraitzaile anitz izan zituen. Idazlan gehienak gaztelania jasoan egin zituen. Euskaraz egin zituenak ez dira maila apalagokoak.
Bere garaiko idazle askoren gidari ageri zaigu, euskarazko lan askoren zuzenketak egin eta atarikoak idatzi baitzituen. Euskal testuen ekoizpenaren erdigunea XVIII. mendetik aurrera Lapurditik Gipuzkoara nola igaro ziren azaltzeko arrazoi ekonomikoak-eta aipatu badira ere, hein batean Larramendiren eraginari esker gertatu zela defendatu dute zenbait ikertzailek.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found