Marea (musika taldea)

Marea
Datuak
JatorriaBerriozar (Nafarroa)
Musika motaRock
Urteak1998 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)RCA, GOR, Dro
Taldekideak
Kutxi Romero
Alen Aierdi
Cesar Ramallo
David Diaz "Kolibri"
Eduardo Beaumont "Piñas"
Informazio gehigarria
www.losmarea.com
Facebook: losmareaoficial Twitter: losmareaoficial Spotify: 5EBH204cwRkvAWknwTAjCQ iTunes: 1440816241 Musicbrainz: da4fb281-2156-442c-87ad-0e02e8a86077 Songkick: 308470 Discogs: 1007579 Edit the value on Wikidata

Marea 1998an Berriozarren (Nafarroa) sortutako rock musika taldea da. Hainbat punk taldetan aritu ondoren, Kutxi Romerok Alen Aierdiri, Begirako bateriajole ohiari, deitu zion bere rock taldea osatu nahian. Edu Beaumont "Piñas" lagunari ere deitu zion, nahiz eta inoiz ez jo. Cesar Ramallo eta David Diaz "Kolibri" gitarrajoleek ere taldean parte hartu zuten. La patera zen taldeak nahi zuen izena, baina izen hori zeukan beste talde bat egonda, Marea hautatu zuten. La Patera bere lehen diskoaren izenburua da.

Diskoa kaleratutakoan, Reincidentes, Narco, Los Porretas, Buitaker, Etsaiak, Soziedad Alkoholika edo La Polla gisako taldeekin jo zuten. Iruñeko GOR diskoetxearekin Revolcon bigarren diska plazaratu zuten (2000).

GOR diskoetxea utzita, Extremoduroko nahiz Platero y Tú taldeko Iñaki "Uoho" Antón gitarrajolearekin lan egiten hasi ziren. Horrela, Besos de Perro hirugarren diska atera zuten (2002), non Roberto Iniestak ("Extremoduro") eta Fitok ("Platero y tú", eta "Fito y los Fitipaldis", besteak beste, parte hartu zuten. Horren ondoko birak Artsaia aretoan bukatu zuen 2002ko abenduaren 28an. Bost urte buru belarri aritu ondoren, atseden hartu nahi zuten.

Hurrengo urtean sortzeari ekin zioten. Horren emaitza 28.000 Puñaladas laugarren diskoa izan zen. Bira emandakoan, berriro atseden hartzea erabaki zuten. Hala ere, 2006ko apirilean, Kutxi Romerok taldea entseatzera bueltatu zela iragarri zuen webgunean.


Developed by StudentB