Mariano Arrate | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1892ko abuztuaren 12a | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | 1963ko abenduaren 24a (71 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
Mariano Arrate Esnaola (Donostia, 1892ko abuztuaren 12a - Donostia, 1963ko abenduaren 24a), futbolari gipuzkoarra izan zen. Gurasoak bainuzainak ziren, eta Marianok Donostiako portuan lan egin zuen, zamaketari moduan eta garabia gidatzen. Profesionalki hori izan zen bere ordaindutako lana, eta ez futbola.
Real Sociedadeko kapitaina eta jokalaririk garrantzitsuenetarikoa izan zen 1910eko hamarkadan eta 1920koan. 65 partidatan aritu zen, defentsa lanetan, 11 gol sartuz bestela.
Atotxako futbol zelaiaren inaugurazioan jokatu zuen 1913ko urriaren 5ean, Bilboko Athletic Cluben aurka.
Espainiako selekzioarekin 6 aldiz jokatu zuen.