Marisa Barrena | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1951ko apirilaren 26a (73 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Mondragon Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikopedagogoa, irakaslea, wikilaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta film-zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | IRALE HABE Ikastolen Elkartea (1976 - 1990) |
Kidetza | Mintzanet Wikiproiektu:WikiEmakumeok Euskal Wikilarien Kultura Elkartea Andereak Elkartea Gerediaga Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea Euskadiko Ezkerra Euskal Herriko Alderdi Sozialista |
Marisa Barrena Larruzea (Zornotza, Bizkaia, 1951ko apirilaren 26a) euskal maistra, psikopedagogoa, ekintzailea, euskaltzalea eta feminista da. Durangoko Andereak Elkarteko kide sortzailea. Herriko Kriskitin dantza-taldean kulturartekotasuna eta parekidetasuna sustatzeko lanean dihardu; eta Euskal Wikipedian, emakumeen presentzia urria gizonen parera ekartzeko lanetan.
2022ko Manuel Lekuona sarietarako izendatua izan da Marisa Barrena Larruzea, Enkarni Genua, Felix Ibarrondo Ugarte, Lutxi Mancisidor eta Ramon Zallorekin batera, besteak beste Marisa Barrenaren hautagaitza aurkezteko arrazoiak hauexek izan dira:[1]
Emakume ekintzailea eta erreferentea euskaran, feminismoan eta euskal kulturan, bere militantzia eta konpromisoari esker etengabeko lana egin duena herrigintzan. Euskara arloan, eta erakunde eta elkarte desberdinetan, irakasle izateaz gain, koordinatzaile, aztertzaile, materialgile eta teknikari ere jardun da: esaterako Ikastolen Elkartean, HABEn, IRALEn, Eusko Jaurlaritzan eta hainbat euskaltegitan. Horrez gain, etengabeko zubi-lanak egin ditu kolektibo eta proiektu ugaritan, berauen bultzatzaile sutsua izanik: besteak beste, alfabetatze eta euskalduntze kontuetan, euskal dantza arloan, feminismoan, euskal literatura munduan, errefuxiatuen gaietan... Bere lan eta iritziaren zabalkunderako erabili ohi dituen bideak prentsa, aldizkariak, irratia, sare sozialak, Wikipedia edota hitzaldiak izan dira.[1][2][3]