Marneko bigarren gudua edo Reimseko gudua (1918. urteko uztailaren 15etik abuztuaren 6ra artean) Alemaniako azken erasoa izan zen mendebaldeko frontean Lehen Mundu Gerran. Alemaniar erasoak porrot egin zuen Frantziako eta Ameriketako Estatu Batuetako indarrengandik, ehunka tankez hornitutako aliatuen kontraerasoei esker, gudaroste alemaniarra oso egoera larrian kaltetuz. Alemaniako porrotak Aliatuen aurrerapen ukaezinaren hasiera izan zen, ehun egun geroago Alemaniako Inperioarekin sinatutako armistiziorekin bukatuko zena[1].
- ↑ (Ingelesez) Neiberg, Michael S.. (2008). The Second Battle of the Marne. Indiana University Press, 17-23 or. ISBN 978-0253351463..