Martin Scorsese |
---|
|
← Isabelle Adjani - David Cronenberg → |
|
Jaiotzako izen-deiturak | Martin Charles Scorsese |
---|
Jaiotza | Queens, 1942ko azaroaren 17a (82 urte) |
---|
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Italia |
---|
Talde etnikoa | Italo-estatubatuarra siziliar amerikarra |
---|
Lehen hizkuntza | ingelesa |
---|
|
Aita | Charles Scorsese |
---|
Ama | Catherine Scorsese |
---|
Ezkontidea(k) | Laraine Marie Brennan (1965 - 1971) Julia Cameron (1976 - 1977) Isabella Rossellini (1979 - 1982) Barbara De Fina (1985 - 1991) Helen Schermerhorn Morris (1999 - |
---|
Seme-alabak | |
---|
|
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola Cardinal Hayes High School (en) |
---|
Hizkuntzak | ingelesa |
---|
Irakaslea(k) | Haig P. Manoogian (en) |
---|
|
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, ahots-aktorea, telebista zuzendaria, errealizadorea, aktorea, idazlea, zinemaren historialaria, telebista-ekoizlea eta produktorea |
---|
Altuera | 160 zentimetro |
---|
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Influentziak | Howard Hawks |
---|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Writers Guild of America, West (en) Directors Guild of America (en) |
---|
Mugimendua | New Hollywooda |
---|
Genero artistikoa | film dramatikoa krimenezko filma thrillerra ekintza-filma gangster filma psychological thriller film (en) Neo-noirra fantasiazko filma epic film (en) Film biografikoa Westerna misteriozko zinema film dokumentala Kirol-zinema abenturazko filma film komikoa zinema historikoa historical drama film (en) gerra-filma Zinema beltza comedy horror film (en) psychological horror film (en) beldurrezko zinema crime drama film (en) crime thriller film (en) lapurreta filma komedia dramatikoa |
---|
|
Erlijioa | katolizismoa |
---|
|
|
|
Martin Charles Scorsese (1942ko azaroaren 17a, New York) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da.[1]
Kritika onak sarri jasota, adituek gerra ondoko zuzendari onenetakotzat jo ohi dute. Bost izendapenen ostean, 2007an Oscar saria irabazi zuen azkenean.[2] Bere ibilbidean zehar, zuzendari onenaren kategorian Oscar sarietarako bederatzi aldiz izendatu dute —kategoria horretan izendapen gehien lortu dituen eta gaur egun bizirik dagoen zuzendaria da—, eta historiako bigarrena.[3]
Bere filmetan auzi batzuk jorratu ditu, hala nola italiar nortasuna Ameriketako Estatu Batuetan, errua eta erredentzioa Eliza Katolikoan, matxismoa eta bortizkeria... [4]
Zinemagintzan 1967tik dihardu. Harenak dira historiako zenbait harribitxi, AEBetako krimen antolatuari lotutako Godfellas (1990) eta The Departed (2006) tartean, Mafiaren gaia beti izan du gogoko, eta adibidez, Charles Brandten I Heard You Paint Houses liburuan oinarrituta, 2019an hiru ordu eta erdiko The Irishman film arranditsua egin zuen.[5]
- ↑ (Italieraz) «Scorsese cittadino italiano - Ultima Ora» ANSA.it 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Scorsese gana por The Departed | Voice of America - Spanish» www.voanoticias.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «'The Irishman' Director Martin Scorsese Most-Nominated Living Director» The Hollywood Reporter 2020-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Martin Scorsese cumple 78 años y repasamos sus mejores películas» 65 y más - El diario de las personas mayores 2020-11-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ Urkizu, Urtzi. (2019-11-26). «Mafiaren epika Scorseseren begietatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).