Martinus Justinus Godefriedus "Tini" Veldman (Waalwijk, 1931ko ekainaren 27a - Bilthoven, 2021eko urtarrilaren 4a) herbeheretar fisikaria izan zen. 1999an partikula azpiatomikoen eta horien arteko indarren ezaugarriei buruz egindako matematika lanarengatik Fisikako Nobel Saria jaso zuen Gerardus 't Hooftekin batera. Matematika eta fisika ikasi zituen Utrechteko Unibertsitatean eta irakasle izan zen 1966tik. 1961ean CERNeko sail teorikoan hasi zen lanean Genevan. 1981ean Utrechteko Unibertsitatea utzi eta Michigangoa hartu zuen, eta han hartu zuen erretiroa 1996an.