Maskorra zenbait animaliak duten kanpo estalki gogor eta zurruna da. Maskortzat soinberen kanpo hezurdurak baino ez dira hartzen.
Maskorrak nakarrez eginak izaten dira, eskleroproteina bat den konkiolina geruzen nahasketa organiko bat. Horren ondoan, erdian, kaltzita edo aragonitazko geruza bat dago, eta, azkenik, kristalizaturiko kaltzio karbonato geruza bat. Batzuetan, maskorrek kitina dutela esaten da, baina hau, inongo loturarik ez duen materiala da.
Nakarra, soinbera espezie batzuen mantuko zelula ektodermikoetatik jariatzen da. Soinberen odola, kaltzioaren forma likido batean aberatsa da, odol korrontetik kanpora kontzentratu eta kaltzio karbonato bezala kristalizatzen dena. Geruza bakoitzeko kristal ezberdinak, orientazio eta forman ezberdintzen dira. Nakarra, animaliaren maskorraren barne azalean modu jarraian metatzen da. Prozedura hauek, soinberari, bere maskor propioa lisatzeko baliabide bat ematen diote, baita organismo bizkarroi eta hondakin kaltegarrien aurkako babes modu bat ere.
Soinbera bat, bizkarroi batek inbaditzen badu, edo animaliak kanpora ez dezakeen objektu bitxiren batek aztoratzen badu, enkistazio izena hartzen duen prozesu bat abian jartzen da. Prozesu honen bidez, soinbera aztoratu duen izakia, modu etengabean, nakarrezko geruza kontzentrikoez inguratua geratzen da. Denborarekin, perla bezala ezagutzen direnak eratzen dira, eta enkistazioa mantendu egiten da soinbera bizirik dagoen artean.
Maskorrak oso iraunkorrak dira, eta bertan bizi diren gorputz biguneko animaliak baino askoz gehiago irauten dute. Maskor kopuru handia metatzen den tokietan, konpresio bidez, kareharri bihur daitezkeen sedimentuak eratzen dira.