Matematika aplikatuak

Fluidoen mekanika matematika aplikatuen eta ingeniaritza mekanikoaren adartzat hartzen da.

Matematika aplikatuek edo aplikatutako matematikek matematikaren hainbat metodo eta tresnari egiten diote erreferentzia, analisiak egiteko eta problemak ebazteko arlokoak diren neurrian. Aplikaziorako matematikaren hainbat arloko metodoak erabiltzen dira, kalkulua, aljebra lineala eta ekuazio diferentzialak, besteak beste.

Metodo matematiko asko eraginkorrak izan dira fisika, kimika, biologia, ingeniaritza, medikuntza, gizarte zientziak, informatika, ekonomia, finantzak edo ekologia arloko problemak aztertzeko eta ebazteko. Hala ere, balizko desberdintasun bat da matematika aplikatuetan matematikaren garapena “kanporantz” bideratzen dela, hau da, bestelako arloetara aplikatzea edo transferitzea. Eta maila apalagoan “barrurantz”, hau da, matematika bera garatzeari begira.[1] Azken hori matematika puruen edo matematika hutsen kasua izango litzateke.

Matematika aplikatuak hainbat arlo teknologikotan erabiltzen dira maiz prozesuak edo fenomenoak modelatzeko, simulatzeko eta optimizatzeko, hala nola haize-tunelean edo esperimentuen diseinuan. Azken hamarkadetan, matematikaren aplikazio zuzenenetako bat, hala nola aljebra lineala, geometria laua eta espazioarena, kalkulua eta fisika oinarri izan dira simulagailuak eta 3Dko bideojokoak garatzeko.

  1. Stolz. The History Of Applied Mathematics And The History Of Society.  doi:10.1023/A:1020823608217..

Developed by StudentB