Materialen zientziaren arabera, material konposatu edo konposite izena (konposite) hartzen dute material bat baino gehiagoz eratuak dauden materialek, beren jatorrizko materialekin soilik lortzen ez dituzten propietateen konbinaketak lortzen dituztenak. Konposatu hauen aukeraketa, ohikoak ez diren zurruntasuna, erresistentzia, pisua, tenperatura altuen aurrean duten errendimendua, korrosioarekiko erresistentzia, gogortasuna edo eroankortasun-konbinaketak lortzeko egiten da[1]. Materialak konposatuak dira ondorengo ezaugarriak dituztenean:
Material hauek material zeramiko, plastiko eta metalen propietateak konbinatzen dituzten materialak lortzeko beharraren ondorioz sortzen dira. Adibidez, garraio-industrian beharrezkoak dira arinak, zurrunak, talkarekiko erresistenteak eta korrosioa eta higadura ondo jasaten duten materialak, baina gutxitan aurkitzen dira propietate hauek guztiak batera.
Ohiz kanpoko propietateak dituzten materialak lortu diren arren, aplikazio praktikoak murriztuak daude hauen kostua asko handitzen dituzten faktore batzuen ondorioz, esate baterako, fabrikatzeko zailtasuna edo materialen arteko bateraezintasuna.
Material konposatu gehienak artifizialki sortuak dira, baina hauetako batzuk, zura eta hezurra adibidez, naturan agertzen dira.