Materiaren egoera

Karbono dioxidoaren fase-diagrama presioaren eta tenperaturaren funtzioan.
Materiaren egoeraren aldaketak.

Fisikan eta kimikan, edozein gorputzen tenperatura eta/edo presio baldintzak aldatuz, agregazio-egoera ezberdinak erdiesten direla ikus daiteke. Materiaren egoera deritze, eta bakoitzak ezaugarri bereziak ditu[1].

Agregazio-egoera[2] guztiek propietate eta ezaugarri desberdinak dituzte; ezagunenak eta egunero ikusten direnak lau dira: solidoa, likidoa, gaseosoa[3] eta plasma-egoera[4].​ Gure inguruan modu naturalean sortzen ez diren beste egoera batzuk ere posible dira, adibidez: Bose-Einsteinen kondentsatua[5], kondentsatu fermioikoa eta neutroi-izarrak. Beste batzuk ere posible direla uste da, esaterako, quarken gluoizko plasma.

«Fase[6].» terminoa materiaren egoeraren sinonimo gisa erabiltzen da batzuetan, baina sistema batek materiaren egoera beraren hainbat fase «nahasezin» izan ditzake.

  1. (Gaztelaniaz) Quiimica General. Universidad Nac. del Litoral ISBN 978-987-508-596-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  2. Euskaltzaindiaren hiztegia, Agregazio-egoera, Euskaltzaindia
  3. (Gaztelaniaz) Química i. EUNED ISBN 978-9968-31-626-2. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  4. (Gaztelaniaz) Ercilla, Santiago Burbano de. (2003). Fisica General. Editorial Tebar ISBN 978-84-95447-82-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  5. (Gaztelaniaz) Aguirre, Gabriela Pérez. (2007). Quimica 1. Un Enfoque Constructivista. Pearson Educación ISBN 978-970-26-0742-7. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
  6. Euskaltzaindiaren hiztegia, Fase, Euskaltzaindia

Developed by StudentB