Matxinada esanekotasuna edo ordena ukatzea[1] edo agintaritzaren aurkako herri-altxamendu edo jazarraldia da.[2] Barnean, mota askotako ekintzak izan ditzake, desobedientzia zibiletik hasi eta gobernua botatzeko eraso bortitz antolaturaino. Matxinadetan parte hartzen dutenak matxinoak dira. Euskarazko bi izen hauek, matxinada eta matxino, XVII - XIX. mendeen bitartean Euskal Herrian izandako errebolta batzuetan dute jatorria, matxinada esaten baitzaie.