Maurya Inperioa मौर्य राजवंश | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 322 – K.a. 185 | |||||||||||||||
Monarkia absolutua | |||||||||||||||
Maurya Inperioaren hedadura handiena. | |||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||
Hiriburua | Pataliputra (Patna) | ||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Indiako antzinako hizkuntzak (prakrito, sanskritoa) | ||||||||||||||
Erlijioa | Hinduismoa, budismoa eta jainismoa | ||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||
Eratua | K.a. 322 | ||||||||||||||
Banatua | K.a. 185 | ||||||||||||||
|
Maurya Inperioa Indiako lehenengo inperio handia da, Maurya dinastiak K.a. 322 eta 185 urteen artean gobernatu zuena. Hedadurarik handienean Indiako azpikontinentea erabat menperatzeaz gain Afganistan eta Irango lurrak ere hartzen zituen. Hiriburua Pataliputra zen, gaur egungo Patna izango litzakeena. Chandragupta Maurya erregeak sortu zuen.