May-Britt Moser (Fosnavåg, 1963ko urtarrilaren 4a) psikologo eta neurozientzialari norvegiarra da, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Unibertsitateko (NZTU) Psikologia eta Neurozientzia irakaslea da. Bere garaiko senarrarekin batera, Edvard Moser, 2014 Fisiologia edo Medikuntza Nobel Saria irabazi zuen[1][2], kortex entorrinaleko sare zelulekin erlazionaturiko lanagatik, zirkuitu berean garunaren posizio sistema osatzen duten zelula espazio adierazleez gain[3].