Mediterraneoko Batasuna | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | UfM |
Mota | gobernu arteko erakundea |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 2008ko uztailaren 13a |
Sorlekua | Paris |
webgune ofiziala |
Mediterraneoko Batasuna (izen ofizial osoa: Bartzelonako Prozesua: Mediterraneoko Batasuna, BP:UfM)[1] Mediterraneo aldeko herrialdeen organismo bat da, nazioarteko harremanak eta lankidetza estutu eta garatzeko xedez sortua. 2008ko uztailaren 13an sortu zuen Nicolas Sarkozy, orduko Frantziako presidenteak.[2] Aurretik, 1995ean eratutako Euromediterraneoko Elkartearten birformulazio bat da.[3]
Mediterraneoko Batasunak 43 herrialde biltzen ditu, guztira 756 milioi biztanlerekin. Partaide dira Europar Batasuneko herrialde kide guztiak, Ipar Afrikako herrialdeak eta Ekialde Hurbileko esparru Mediterraneoko herrialdeak, horien artean Israel.[4] Egoitza Bartzelonan dauka.
Erakundearen xedeak hiru ardatzetan antolatzen dira: giza garapena, egonkortasuna eta eskualde integrazioa.[5]