Meka مكة المكرمة | |
---|---|
turismo-atrakzioa | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Saudi Arabia |
Probintzia | Mekako probintzia |
Alkatea | Khalid bin Faisal Al Saud (en) |
Izen ofiziala | مكة |
Jatorrizko izena | مكة المكرمة |
Geografia | |
Koordenatuak | 21°25′21″N 39°49′34″E / 21.4225°N 39.8261°E |
Azalera | 760 km² |
Altuera | 277 m |
Demografia | |
Biztanleria | 2.427.924 (2022) |
Dentsitatea | 3.195 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 1 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Medina |
http://www.holymakkah.gov.sa/ |
Meka[1] (arabieraz مَـكَّـة الْـمُـكَـرَّمَـة, Makkah al-Mukkaramah) Saudi Arabiako hiria da, Arabiar penintsulako mendebaldean kokatua dagoena. Tihamahko lautadan dago, Arabiar penintsulako Hejazi eskualdean. Mekako eskualdearen hiriburu administratiboa da[2]. Jeddahtik 70 kilometrora dago barnealdean, bailara estu batean, 277 metroko altueran. Medinatik 340 kilometrora dago hegoaldean. 2012an ia 2 milioi biztanle zituen, baina urtero hirukoizten da kopuru hau Hajjean zehar (arabieraz: حَـجّ, "Erromesaldia"), Dhūl-Ḥijjah (arabieraz: ذُو الْـحِـجَّـة) hamabigarren hilabete Islamdarrean ospatzen den data.
Hiri honetan Muhammad jaio zenez, eta Koranaren lehen errebelazioa bertan jaso zuenez (bereziki Mekatik 3 kilometrora dagoen kobazulo batean)[3][4], Meka Islamaren hiri santuena da[5], urtero milaka erromes musulmanek bisitatzen dutenak Hajj gisa ezagutzen den musulmanen derrigorrezko[oh 1] erromesaldian[6][7]. Mekan Kaaba dago, gehienek Islamaren lekurik sakratuenetzat dutena. Musulman guztiek Kaabarantz zuzendu behar dituzte euren eguneko otoitza[8].
Urte luzez Mekan Mahomaren ondorengoek agindu dute, Mekako xerifeek, agintari independiente gisa edo beste agintari batzuen basailotzan. 1925ean Ibn Saudek konkistatu zuen. Azken hamarkadetan Mekak hedapen handia izan du bai tamainan, bai azpiegituratan. Abraj Al Bait egitura edo Mekako Erret Erlojuaren Dorre Hotela bertan dago, munduko laugarren eraikinik altuena eta azalera handiena duen hirugarren eraikina. Eraikuntza prozesu honetan Mekak egitura historiko asko eta aztarnategi arkeologiko batzuk galdu ditu, Ajyad gotorlekua kasu[9]. Gaur egun 15 milioi bidaiarik bisitatzen dute Meka urtero, horietako milioi batzuk Hajjeko egunetan. Ondorioz, Meka mundu musulmaneko hiri kosmopolitenetako bat da[10], nahiz eta ez-musulmanak ezin diren hirian sartu[11].
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found