Mendebaldeko hemisferioa

Mendebaldeko hemisferioa
Mendebaldeko hemisferioa

Mendebaldeko hemisferioa adierazpena Lurraren Greenwich meridianotik mendebaldera geratzen den esfera-erdia izendatzeko erabiltzen da.

Hemisferio hitzak literalki esfera-erdia esanahia du, eta adierazpen hori erabiltzen da geografian Lurraren (orohar edozein planetaren) bi esfera-erdi zatiak izendatzeko. Banaketa Ekuatoreak mugatzen duenean, geratzen diren bi esfera-erdiak Hego hemisferioa eta Ipar hemisferioa dira. Baina, aldiz, banaketaren muga meridiano bat denean, Mendebaldeko hemisferioaz eta Ekialdeko hemisferioaz hitz egiten da. Banaketa hau egiteko erabiltzen den meridianoa, normalean, Greenwich meridianoa da. Esan daiteke, ordea, banaketa hau ikuspegi eurozentrista batetik eginda dagoela.

Askotan, erabiltzen da mendebaldea Europa eta Amerika izendatzeko. Hauek baitira antzinako Europako kulturaren oinordekoak eta Europa mapetan Asiaren ezkerraldean agertzen zenez horrela izendatu zen.


Developed by StudentB