Mendi-adarra edo ezproialur mingain bat da, beheranzko gandorrari jarraitzen diona, mendilerro bateko tontor edo gailur-lerro handiago batetik.[1][2] Pareta edo harkaitz baten zati irtena, tamaina handi samarrekoa, pasaguneak edo korridoreak izan daitezkeen bi sakonuneren artean kokatua.[3]
Muino nagusi edo mendilerro batetik alboko norabide batean jaisten den beste muino edo mendilerro bat ere defini daiteke mendi-adar gisa.[4][5]
↑Mendizaletasuna Hiztegia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (gaztelaniaz ere Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura), 2015eko urria, Vitoria-Gasteiz