Zientzia |
---|
Metodo zientifikoa zientzietan ezagutza berriak eskuratzeko erabiltzen diren eragiketa multzoa da[1]. Zientifikoa dela ziurtatzeko, ikerkuntza metodo batek oinarria enpirian eta neurketan eduki behar du eta baita arrazoiketan ere. Metodo zientifikoa XVII. mendetik natura zientziak ezaugarritu dituen prozedura; behaketa sistematikoa, neurketa, esperimentazioa, formulazioa, analisia eta hipotesien aldaketak osatuko dute.
Metodo zientifikoak bi oinarri nagusi ditu: erreproduzitzeko gaitasuna eta ezeztagarritasuna.
James B. Conant-en aburuz, ez dago metodo zientifiko bat eta bakarra. Zientzialariak metodoa definitzeko, metodo klasifikatorioa, metodo estadistikoa, metodo hipotetiko-deduktiboa etab. erabiltzen ditu. Eta beraz, metodo zientifikoaz hitz egiten badugu, ezagutza eraikitzen duten taktiken inguruan ari gara hitz egiten, kontestu historikoaren araberakoak direnak eta etorkizunean aldagarriak izan daitezkeenak.
Lurhiztegia
izeneko erreferentziarako