Metropolitan Museum of Art

Metropolitar Arte Museoa
Metropolitan Museum of Art
Museoaren barnealdea Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1872ko otsailaren 20a
ZuzendariaThomas P. Campbell
Webguneahttp://www.metmuseum.org/ http://www.metmuseum.org/

Metropolitar Arte Museoa (ingelesez Metropolitan Museum of Art edo soilik Met) New York hiriko Manhattan barrutian kokatutako museoa da. 1873ko otsailaren 20ean ireki zen eta, gaur egun, mundu mailako arte museo garrantzitsuenetako bat da.

Museoaren bildumak mundu osoko bi milioi artelan baino gehiago barne hartzen ditu. Bilduma Antzinako Grezia eta Txipreko aretoetan ikus daitezkeen Antzinaroko altxorretatik hasi eta Europako ia maisu guztien margo eta eskulturetara hedatzen da, horretaz gain estatubatuar artelanen bilduma handi bat ere badu. Artelan guzti hauen artean Rafael, Botticelli, Tiziano, el Greco, Rembrandt, Velázquez, Picasso, Pollock, Braque eta beste askorenak ikusgai daude.

Museoak Egiptoko, Afrikako, Asiako, Ozeaniako, Bizantzioko, Ekialdeko Hurbileko eta Islameko arteetako objektu ugari ditu.

André Meyer aretoek XIX. mendeko artelan handiak dituzte, bereziki inpresionismoko eta inpresionismo-ondoko margolarien margolanak, bai eta Rodinen eskulturez osaturiko bilduma handi bat ere.


Developed by StudentB