Miguel Poblet

Miguel Poblet
Miguel Poblet
Informazio pertsonala
Jaiotza data 1928ko martxoaren 18a
Jaiotza herria Montcada i Reixac
Jaiotza herrialdea  Katalunia
Heriotza data 2013ko apirilaren 6a (85 urte)
Heriotza herria Bartzelona
Heriotza herrialdea  Katalunia
Kirol informazioa
Egungo taldea hila
Modalitatea Errepidea
Profesional taldea(k)
1952
1953-1954
1955
1956
1957–1958
1959
1960–1961
1962
Minaco-Telefunken
La Perle-Hutchinson
Splendid-d'Alessandro
Faema-Guerra
Ignis-Doniselli
Ignis-Frejus
Ignis
Ignis-Moschettieri
Garaipen nagusiak
Milan–San Remo (1957, 1959)
Italiako Giroa, 20 etapa
Kataluniako Volta (1952, 1960)
Frantziako Tourra, 3 etapa
Espainiako Vuelta, 3 etapa

Miguel Poblet Orriols (Montcada i Reixac, Bartzelonako probintzia, 1928ko martxoaren 18a - Bartzelona, 2013ko apirilaren 6a) txirrindulari katalan izan zen, profesionala 1944 eta 1962 artean, denbora horretan 62 garaipen lortu zituelarik.

Profesionaletara oso gazte pasa zen, 16 urte baino ez zituelarik, baina, denbora askoan zehar, bizi zen toki inguruan ospatzen ziren lasterketetara mugatu zen, nagusiki Katalunia eta inguruko probetara.

Azkenean, Espainiatik kanpoko probetan parte hartzen hasi zenean, Pobletek esprinter bikaina zela frogatu zuen. Italian lortu zituen bere garaipenik garrantzitsuenak. Bi aldiz irabazi zuen Milan-San Remo klasikoa, eta beste behin bigarren izan zen, eta Italiako Giroan hogei etapa garaipen lortu zituen, Espainiako Vueltan eta Frantziako Tourrean beste hiru garaipen ere lortu zituen arren, azken itzuli honetan, maillot horia jantzi zuen lehen espainiarra izatea lortu zuelarik 1955eko edizioko etapa baten. 1956an urte berean hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehen txirrindularia bihurtu zen, ondoren Pierino Baffik 1958an eta Alessandro Petacchik 2003an berdindu zuten errekorra.


Developed by StudentB