Mikel Garmendia Ugarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Mikel Garmendia Ugarte (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) euskal idazlea, itzultzailea eta interpretea da.
Tolosan jaio bazen ere, haurtzaroa eta gaztaroa Hondarribian eman zituen, eta aspaldi hartu zuen Gasteiz bizitoki. Egun, Arabako hiriburuko Judimendi auzoan bizi da.
Euskal Filologia ikasi ondoren, Eusko Legebiltzarran itzultzaile-interpretari lanpostua lortu zuen. Literatura unibertsaleko hainbat lan itzuli eta liburu batzuk sortu ditu gazte eta haur literaturan. Euskadi Sarietako finalista izan da.
Egun, itzultzaile eta interprete aritzeaz gain, interpretetza eskolak ematen ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Itzulpengintza karreran. Itzulpen-kritikak ere argitaratzen ditu EIZIEren web-orrialdean.