Mikel V.a | |||
---|---|---|---|
1041eko abenduaren 10a - 1042ko apirilaren 20a ← Mikel IV.a - Teodora Porfirogeneta → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paflagonia, 1015 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Monastery of Stoudios (en) , 1042ko abuztuaren 24a (26/27 urte) | ||
Familia | |||
Ama | Zoe Porfirogeneta, Teodora Porfirogeneta | ||
Leinua | Macedonian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Ahots mota | castrato (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||
Mikel V.a (grezieraz: Μιχαήλ Ε΄, Mikhaēl V; Paflagonia, 1015 – Studion monasterioa, Konstantinopla, 1042ko abuztuaren 24a), izengoitiz Istinkaria edo Itsas arotza (grezieraz: Καλαφάτης, Kalaphates), hori baitzen bere aitaren lanbidea, 1041–1042 urteetan, lau hilabetez, Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen[1].
Mikel IV.aren iloba zen. Hau hil ostean, eta Joan Orfanotrofoa beste osabari esker, enperadore izendatua izan zen (1041eko abenduaren 10ean). Luze gabe, Joan Orfanotrofoa monasterio batera deportatu zuen. 1042ko apirilaren 18an Zoe amatzakoa eta enperatriza ere deserritu zuen. Biharamunean, horren berri izan orduko, Konstantinoplako biztanleak matxinatu ziren eta Mikel V.a tronutik kendua izan zen[1]. Bizitzaren azken hilabeteak Studion monasterioan igaro zituen.