Mikeldiko idoloa | |
---|---|
Jatorria | |
Aurkikuntza lekua | Durango eta Mikeldi baseliza |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hareharria |
Dimentsioak | 1,64 () m |
Pisua | 1.560 kilogramo |
Kokapena | |
Lekua | Euskal Museo Arkeologikoa, Etnografikoa eta Historikoa |
Inbentarioa | 205 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°10′27″N 2°37′59″W / 43.17405558°N 2.63296345°W |
Mikeldiko idoloa 1864an Durangoko Mikeldiko baselizan topaturiko eskultura zoomorfoa da. Hankak disko batean dituen txerri edo zezena da.[1] Bere datazioa ezezaguna da (badaude II. Burdin Arokoa, K.a. V. eta I. mendeen artekoa, direla esaten dutenak).[2][3] Betoien gizataldeak eginiko eskulturen antzekoa da[4], nahiz eta hauek diskorik ez eduki. Euskal Herrian ez da halako besterik aurkitu, baina Gaztelan ohikoagoak dira[5].
Egun Bilboko Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoan dago.