Mikrofono

Antzinako mikrofonoa.

Mikrofonoa (XVIII[1]. mendean sortutako terminoa mikro, "Txikia" eta ϕωνήi - foné antzinako grezieratik abiatuta, "Ahotsa")) hots-uhinak jaso eta korronte elektriko bihurtzen dituen tresna da. David Edward Hughesek asmatu zuen mikrofonoa, baina Elisha Grayk eta Graham Bellek egin zuten lehenengo mikrofonoa hitza igortzeko helburuarekin. Mikrofonoa korronte elektrikoaren sorgailua da funtsean.

Soinu-uhinak energia elektriko bihurtzeko erabiltzen den aparatua da, eta alderantziz, soinua grabatzeko eta erreproduzitzeko prozesuetan; funtsean, elektroiman batek erakarritako diafragma bat da, bibratzean presio ezberdinek transmititutako korrontea zirkuitu batera aldatzen duena. Mikrofono batek transduktore edo sentsore elektroakustiko baten moduan funtzionatzen du, eta soinua (soinu-uhinak) seinale elektriko bihurtzen du intentsitatea handitzeko, transmititzeko eta erregistratzeko. Mikrofonoek aplikazio ugari dituzte hainbat esparrutan, hala nola telefonian[2], zientzian, osasunean[3], kontzertuetan eta ekitaldi publikoetan soinua transmititzea, ikus-entzunezko produkzioetan (zinema eta telebista) soinua transmititzea, irratia, zuzeneko produkzioa eta audio profesionala grabatzea, soinu-ingeniaritza garatzea, ahotsa ezagutzea eta VoIP.

Lehenengo mikrofonoa ikatzezkoa zen. Ikatzezko pinportak eta bi elektrodo (bata finkoa, bestea higikorra) ditu. Ikatz-pinportek elektrodo finkoa ukitzen dute, eta elektrodo higikorra ikatzezko mintz bat izaten da. Mintz horrek soinu dardarak jasotzean pinporten kokaera aldarazten du, eta, horrekin batera, elektrodoen arteko erresistentzia ere aldatzen da. Ikatzezko mikrofonoak seriean lotzen dira elektrizitate-sorgailu batekin eta kargako erresistentzia batekin; hala, erresistentziaren muturretan korronte aldakorra lortzen da mintzaren dardararen arabera. Denborarekin mikrofonoak hobetuz joan dira eta mota berriak sortu dira: mikrofono elektromagnetikoak eta elektrostatikoak, besteak beste.

  1. «micrófono - Diccionario Dirae.» dirae.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  2. (Gaztelaniaz) jessica. (2011-04-18). «Aplicaciones móviles que usan micrófono sin que lo sepas» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  3. «Dispositivos de Ayuda Auditiva» www.tsbvi.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Developed by StudentB