Minbizi

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Minbizi
Deskribapena
Motadisease of cellular proliferation (en) Itzuli, neoplasia, tumorea
eritasuna
Espezialitateaonkologia
Arrazoia(k)minbiziaren arrazoia
Mikrobioak eta minbizia
Sortzen dumin onkologikoa
Adinaany age (en) Itzuli
Honen izena daramacrab (en) Itzuli eta Krustazeo
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakprednisolona, dexametasona, Kolekaltziferol, prednisona, metilprednisolona, azido alfa-linoleniko eta antineoplasiko
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC80 eta C80.1
GNS-9-MK199
GNS-10C00-C97
O-GNS:8000/3
DiseasesDB28843
MedlinePlus001289
eMedicine001289
Disease Ontology IDDOID:162

Minbizia, kantzerra, mingaiztoa edo minjalea gaixotasun oldarkorra da, hilgarria izan daitekeena. Minbizi edo neoplasia hitzak zelula ugalketa iraunkor, anormal eta autonomoa izendatzen du, zelulen alterazio genetikoaren ondorioz sortua dena eta bere progenie zelularrari transmititua izango dena.

Eritasun honen jatorria DNA-k kodifikatutako informazioan aldaketa patologikoren bat ematen denean dago, hau da, DNA-ren nukleotido sekuentzian aldaketak daudenean.

Pertsona batean, gene bakoitzak mutazioak pairatzen ahal ditu 109 aukera desberdin baino gehiagotan. Baina zelula normal bat zelula gaizto bihurtzeko, mutazio bakar bat baino gehiago eman behar da. Mutazio horiek modu sekuentzialean gertatzen dira urte askotako periodoan zehar. Mutazio asko pairatzeaz gain, zelula hauek, genetikoki, ezegonkorrak izan ohi dira.

Eragileen artean, hainbat ditugu: tabakoa, dieta, birus-infekzioak, alkohola, faktore genetikoak, ingurune kutsadura, eta abar, zeintzuetatik guztien buru tabakoa dagoen[1].

Batzuetan, organo batean gera daiteke. Beste batzuetan, aldiz, gorputzeko beste organo batzuetara hedatzen da. Kasu horretan, metastasi izena hartzen du. Hori dela eta, oso garrantzitsua da gaixotasuna garaiz harrapatzea, metastasia gertatzen bada beranduegi izan daitekeelako.

Onkologia da minbiziak tratatzen dituen espezialitate medikoa.

  1. (Gaztelaniaz) «Causas del Cáncer» CancerQuest (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).

Developed by StudentB