Mod Londresen (Ingalaterra) garatutako musika eta kultura mugimendua izan zen, moda eta musikan oinarritua. Mugimenduaren jatorria ingelesezko modernism terminoan dago. 1950eko hamarkada bukaeran hasi eta goreneko unea 1960ko hamarkada erdian izan zen. Korronte horren jarraitzaileei mod esaten zieten eta gehienak Ingalaterrako hegoaldean zeuden, iparraldeko hirietan ere (Manchester, Liverpool) zale anitz ziren arren. Elementu adierazgarrienak musika, moda eta scooterrak ziren.