Muḥammad ibn Yūsuf edo Mohammed ben Yúsef, Mohammed V.a bezala ezagunagoa (arabieraz: محمد الخامس Muḥammad al-Jāmis; Fez 1909ko abuztuak 10-Rabat 1961eko otsailak 26), Marokoko Sultana izan zen 1927tik 1953 arte, eta, ondoren, erregea, 1955etik 1961 arte. Mulay Yusuf sultanaren semea zen, eta honen oinordeko izan zen hau hil ondoren, 1927an. Alauitar dinastiakoa zen.
1953ko abuztuak 20an, frantziarrek, garai horretan Maroko okupatuta zutenak, Mohammed V.a eta bere familia Korsikara erbesteratzera derrigortu zituzten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Marokon agertzen ari zen mugimendu nazionalistari emandako laguntzagatik, tronuan, Mohammeden senide zen Mohammed Ben Arafa jarriz.
Mohammed V.a eta bere familia, ondoren, Madagaskarrera eramanak izan ziren, 1954ko urtarrilean. Erbestetik itzuli zen 1955eko azaroak 16an, frantziar protektoratuari oposizio aktiboa egin ondoren. 1956ko otsailean, Frantziarekin arrakastaz negoziatu zuen Marokoren independentzia, eta, 1957an, Enperadore titulua hartu zuen, eta, ondoren, Errege titulua.
Bere emazteen artean, Lalla Abla bint Tahar zegoen, bere seme eta oinordeko izan zen Hasan II.aren ama izan zena.
Casablancako Mohammed V.a Nazioarteko Aireportuak, izen hau, bere omenez darama.
Aurrekoa Mohammed Ben Arafa (Sultana) |
Marokoko Erregea 1957-1961 |
Ondorengoa Hasan II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohammed V.a Marokokoa |