Moldavia

Artikulu hau estatu independenteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moldavia (argipena)».
Moldaviako Errepublika
Republica Moldova
Ereserkia: Limba noastră

Moldaviako bandera

Moldaviako armarria
Geografia
HiriburuaChisinau
47°1′22″N 28°50′7″E
Azalera33.843,5 km²
Punturik altuenaBălănești mendia (430 m)
Punturik sakonenaDniester (2 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakUkraina eta Errumania
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika parlamentarioa
Moldaviako presidenteaMaia Sandu
LegebiltzarraMoldaviako Errepublikako Parlamentua
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria2.603.813
Dentsitatea76,94 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Emankortasun-tasa1,256 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak75.391 (2015)
Bizi-itxaropena71,61 (2016)
Giniren koefizientea26 (2019)
Giza garapen indizea0,767 (2021)
Ekonomia
BPG nominala8.128.493.432,0774 $ (2017)
BPG per capita2.290 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa20.268.811.367 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn5.710,818 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala4 % (2016)
Erreserbak2.803.268.841 $ (2017)
Inflazioa2,4 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1991ko abuztuaren 27a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+373
ISO 3166-1 alpha-2MD
ISO 3166-1 alpha-3MDA
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.europar loki eta Schuko
Internet domeinua.md
moldova.md

Moldavia[1], ofizialki Moldaviako Errepublika (errumanieraz: Republica Moldova, /reˈpublika molˈdova/ ahoskatua), Ekialdeko Europako itsasertzik gabeko herrialdea da.[2] Errumaniarekin mendebaldean eta Ukrainarekin egiten du muga, iparraldean, ekialdean eta hegoaldean.[3] Gainera, Transnistria onarpenik gabeko estatua Dniester ibaiaren ekialdeko aldean dago, Ukrainarekin muga luzea eginez. Hiriburua eta hiririk handiena Chisinau da.

Moldaviako lurralde gehiena Moldaviako Printzerrian zegoen XIV. mendetik 1812ra bitartean, Otomandar Inperioak Errusiako Inperioari laga zionean (Moldavia estatu basailua zen), eta Besarabia izena hartu zuen. 1856an, Besarabiako hegoaldea Moldaviara itzuli zen. Hiru urte geroago Valakiarekin elkartu zen Errumania eratzeko, baina Errusiako gobernua 1878an berrezarri zen eskualde osoan. 1917ko Errusiako Iraultzan, Besarabia Estatu autonomo bihurtu zen Errusiar Errepublikaren barruan, Moldaviako Errepublika Demokratikoa izenaz ezaguna. 1918ko otsailean, Moldaviako Errepublika Demokratikoak independentzia aldarrikatu zuen, eta, gero, Errumanian sartu zen batzarrak bozkatu ondoren. Erabakia Sobietar Errusiak ukatu zuen, eta 1924an, Ukrainako SESaren barruan, Moldaviako Errepublika Autonomo bat (MASSR) ezarri zuen, Besarabiako ekialdeko moldaviar etniadun lurraldeetan.

1940an, Molotov–Ribbentrop Itunaren ondorioz, Errumania behartuta egon zen Besarabia eta Bukovina iparraldea Sobietar Batasunari lagatzera. Horren ondorioz, Moldaviako Errepublika Sozialista Sobietarra sortu zen, Besarabiaren zati handiena eta mendebaldeko zerrenda zaharra barne. 1991ko abuztuaren 27an, Sobietar Batasuna desegiten ari zela, Moldaviako SESak independentzia aldarrikatu eta Moldavia izena hartu zuen.[4] Moldaviako Konstituzioa 1994an onartu zen. Dniesterren ekialdeko ibaiertzeko lurralde moldaviarreko zerrenda Transnistria gobernu independentistaren kontrolpean egon da de facto 1990az geroztik.

Sobietar Batasuna desegin ondoren industria- eta nekazaritza-ekoizpena murriztu egin denez, zerbitzuen sektorea hazi egin da Moldaviako ekonomia menderatzeraino, eta nazioaren BPGaren % 60 gainditu du. Europako bigarren herrialde pobreena da per capita BPGaren arabera.[5] Moldaviak kontinenteko giza garapenaren indizerik txikiena du, eta munduko 90. postuan dago.

Moldavia errepublika parlamentarioa da, presidente bat estatuburu gisa du eta lehen ministro bat gobernuburu gisa. Nazio Batuetako estatu kide da, baita Europako Kontseilua, Munduko Merkataritza Erakundea (MME), Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundea (EsLE), Demokraziarako eta Garapen Ekonomikorako GUAMaren Erakundea, Estatu Independenteen Erkidegoa (CEI), Ekonomia Lankidetzarako Erakundea (BEI) eta Hirukote Elkartekoa.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. «The World Factbook — Central Intelligence Agency» Cia.gov.
  3. «Moldova» CIA World Factbook.
  4. "Wine Road" in Republic of Moldova. .
  5. GDP per capita by country

Developed by StudentB