Monarkia

Gobernu motak

Politika saila

Monarkia grezierazko μονος (mónos): ‘bat’, eta αρχειν (arjéin): ‘gobernua’ hitzetatik dator eta bakar baten gobernua bezala itzul daiteke. Definizioz, estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo: errege edo erregina. Kasu gutxietan monarka talde hautatu batek aukeratua izaten da. Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.

     Monarkia konstituzionala      Commonwealth      Monarkia erdi-konstituzionala      Monarkia absolutua      Monarkia estatu-azpiko mailaren batean

Tradizionalki monarka estatuaren botere guztien jabe izan ohi da: Botere Legegilea, Botere Betearazlea eta Botere Judiziala. Gobernu era honi Erregimen Zaharra deritzo.

Gaur egun estatu askotan monarka titulua mantentzen da baina ez garai bateko botereak. Hau da monarkia konstituzionalen kasua, hau da, burujabetza herriaren esku dagoen baina Estatuaren Buruzagiaren kargua erregearen esku dagoen demokraziak. Kasu hauetan monarkak ordezkariaren eta arbitroaren papera du eta ez du estatuaren botereetako inor.


Developed by StudentB