Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Monismo errealitatea bakarra edo hastapen bakar batean oinarriturikoa dela dioen filosofia teoria da. Teoria horren arabera errealitate partikular deritzanak ez dira ilusioak edota sustantzia edo oinarrizko energia horren aldaketak baizik. Antzina izatearen teoria eleatikoa hartzen zen monistatzat, eta garai modernoan, berriz, Spinozaren teoria.
Antzinako filosofo hinduentzat, sentimenek eta kausalitate-harremanek behatzen dutena ilusio bat da; errealitate bakarra dago: Brahman. Beraz, Brahman izango da unibertsoaren gainerakoa azaltzen duen lehen kausa. Gaur egungo filosofo monista materialistentzat, Leherketa Handian sortutako materiak unibertsoa sortu zuen, eta materia horrek bakarrik azaltzen du errealitatea.
Filosofo monistak dira Tales de Mileto, Parménides, Anaximandro, Anaxímenes, Spinoza, Berkeley, Hume eta Marx.
Monismo neutrala teoria filosofiko bat da, eta oinarrizko substantzia ez dela ez fisikoa ez mentala predikatzen du, baizik eta materia neutrora murriztu daitekeela, zeinaren izaera ez bailitzateke ez fisikoa ez mentala. Monismo neutroa XVII. mendean sartu zuen Spinoza filosofo judu nederlandarrak. Gaur egun teoria honen bertsio bat Donald Davidson filosofo estatubatuarrak garatu du.
Materialismo tradizionalak, monismoaren barietate batek, substantzia primarioa materiala eta fisikoa dela uste du.
Idealismoa monismo filosofikoaren forma bat da, unibertsoaren oinarrizko printzipioa espirituala dela defendatzen duena.
Demokrito eta Epikuro izan ziren teoria monista materialisten aitzindariak, Kristo aurretik. Geroago, Boyl, Gassendik eta La Mettriek jarraitu zuten. Pentsatzaile hauen iritziz, prozesu mentalak jatorri materiala dute, eta jatorri hori garuna da.