Monomero

Glukosa, Karbono hidratoen monomeroa

Monomeroak (grezieratik mono, bakar eta meros, zati) masa molekular txikiko molekulak dira. Molekula organiko konplexuak osatzeko oinarrizko atalak dira eta egitura egonkor eta espezifikoa dute. Lotura kimiko bidez beste monomeroekin elkartzean, molekula handiagoak eratzen dituzte. Honela, monomero gutxi batzuk elkarrekin lotzean (10 baino gutxiago) oligomeroak sortzen dira (dimeroak, trimeroak, eta abar). Ehunka edo milaka monomero elkartzean, polimero izeneko makromolekulak eratzen dira.

Adibidez, karbono hidratoen monomeroak monosakaridoak dira, eta proteinen monomeroak aldiz, aminoazidoak.


Developed by StudentB