Mozkin

Ekonomian, mozkina eragiketa edo jarduera ekonomiko batean lortzen den etekina da. Funtsezko aldagaia da enpresan; izan ere, ekonomian, enpresek beren mozkinak maximizatzea bilatzen dutela esan ohi da. Oro har, honela kalkulatzen da:

Ekuazio horretako bi elementu nahasi ohi dira: mozkina eta sarrerak. Diru-sarrera, izan ere, jasotzen den diru guztia da, baina sarrera jaso duenak hainbat gastu ditu, eta, horregatik, diru-sarrerei gastu horien balioa kenduta eskuratuko da etekina, hau da, eragiketa guztien ondoren duen diru gehigarria. Enpresentzat garrantzitsuagoa da mozkina maximizatzea sarrera maximizatzea baino, lehenak gastuen minimizazioa ere adierazten duelako. Ondorioz, batzuek mozkinak eta irabazia bereizten dituzte[1].

Ikuspegi orokor batetik, nazio baten ekonomiaren balioan, salgaien edo aberastasunaren sorkuntza mozkin ekonomikoaren adierazle bat da. Hori ez da beti gizabanakoak kasuan (ikus beherago).

  1. «Concepto reforzado»

Developed by StudentB