Mozkor | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | substance intoxication (en) , short-term effects of alcohol (en) intoxikazioa |
Espezialitatea | medical toxicology (en) |
Arrazoia(k) | alkohol kontsumoa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | F10.0 eta T51 |
GNS-9 | 305.0 eta 980 |
MedlinePlus | 002644 |
eMedicine | 002644 |
MeSH | D000435 |
Mozkorra edo hordia alkoholdun edariak neurri handian hartzeagatik pertsonarengan sortzen den asaldura-egoera da, besteak beste mugimendu baldarrak, euforia eta erasokortasuna eragin ditzakeena. Ondorio fisikoak ere ekar ditzake, hala nola biharamuna, goralarri edo buruko mina; muturreko egoeretan, delirium tremens sindromea ere bai. Gizarte zenbaitetan, mozkorra jai, parranda edo ongi pasatzearekin lotzen da, baina adikzioa, auto istripuak eta bestelako gizarte arazo biziak ere ekartzen ditu; horrela, maiz mozkortu eta bere osasunari ondorio larriak sortzen dizkion pertsonaz alkoholismoa pairatzen duela esaten da.
« | Orain erraten da hordiagatik mozkorturik. Eta guzia heldu da ongi, ezi nola burua kentzea arbola bati deitzen baita mozkortzea, hala hordia da mozkor bururik gabe… | » |