Muhammad Ali[1] (Cassius Marcellus Clay Jr. jaioa, Louisville, Kentucky, 1942ko urtarrilaren 17a - 2016ko ekainaren 3a) estatubatuar boxeolaria izan zen.[2]
Ipar Amerikako historiako boxeolari garrantzitsuenetarikoa da. Horrez gain, politika munduan, beltzen eskubideen alde jarrera konprometitua izan zuen.
"Muhammad Ali" ez zen haren jaiotzezko izena, fede musulmana aldatzean hartu baitzuen; haren ustez "Clay" berak aukeratu ez zuen esklabo izena baitzen.[3] Pisu astunen Munduko Finalera iritsi zenean, Pietrzykowski poloniar beteranoa izan zuen aurkari: horrek 231 borrokaldi zituen atzean eta Europako hiru txapelketa irabazi zituen. Alta, finalean, poloniarra KO utzi zuen, sudurra hautsita. Bere boxeolari bizitza osoan, Alik 116 aurkaritatik 108 garaitu zituen [4].