Multzokatze hierarkiko

Datu-meatzaritzan eta estatistikan, multzokatze hierarkikoa multzoen hierarkia bat sortzen duen multzoen analisirako metodo bat da. Sortutako multzoen hierarkia dendrograma baten bidez adierazten da. Multzokatzea modu hierarkikoan egiteko bi estrategia mota daude: [1]

  • Pilatzaileak: Behetik gorako metodoak dira. Hasieran, elementu edo kasu bakoitzak multzo bat osatzen du eta gertueneko multzoak elkarri batuz, kasu guztiak multzo bakar batean multzokatzea lortzen da.
  • Zatitzaileak: Goitik beherako metodoak dira. Hasieran, elementu edo kasu guztiek multzo bakar bat osatzen dute eta multzoa urratsez urrats bitan zatituko da, azkenean multzo bakoitzak kasu bakarra izango duen arte.
  1. (Ingelesez) Lior, Rokach; Maimon, Oded. (2005). "Clustering methods." Data mining and knowledge discovery handbook. Springer US.

Developed by StudentB