Municheko Konferentzia

Municheko Konferentzia
Irudia
Map
Motacession (en) Itzuli
akordio
tratatu
Honen izena daramaMunich
Honen parte daBaketze politika
Data1938ko irailaren 29a
Argitaratze-data1939ko irailaren 30a
Argumentu nagusiaAdolf Hitler
Édouard Daladier
Benito Mussolini
Neville Chamberlain
KokalekuFührerbau (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Parte-hartzaileak
Sinatzailea
Lanaren edo izenaren hizkuntzatxekiera
KausaSudeten Crisis (en) Itzuli
Realpolitik
Gatazkaoccupation of Czechoslovakia (en) Itzuli

Municheko Konferentzia[1], Txekoslovakiako Sudeteen auzia konpon zedin, 1938an Munich hirian Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Italia egindako bilera izan zen. Alderdi horien guztien arteko akordioa irailaren 29an sinatu zen[2].

Izan ere, Adolf Hitlerrek Sudeteen gaineko aldarrikapenak zituen, hango populazioaren gehiengoak alemana baitzuen ama hizkuntza. Gainera, Konrad Heinlein politikari nazia zegoen sudetetarren lidergoan. Frantziak (nahiz eta Txekoslovakiarekin akordio militarra eduki) zein Erresuma Batuak amore eman zuten, gerra saihestu nahian. Hitlerrek, trukean, lurralde gehiagoren gaineko aldarrikapenik ez zuela egingo agindu zuen. Horrenbestez, urriaren 1 eta 10 bitartean Sudeteak okupatu zituzten alemaniarrek. Txekoslovakiako gobernuak, bileran parte hartu ez zuen arren, irailaren 30ean amore eman zuen, beste erremediorik ez zuelakoan.

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Pacto de Munich de 1938, Europa se rinde a Hitler Laaventuradelahistoria.es

Developed by StudentB