Musa

Bederatzi musak, erliebe batean.
Artikulu hau greziar mitologiako pertsonaiei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Musa (argipena)».

Greziar eta erromatar mitologian, musak (antzinako grezieraz: Μοῦσαι, moũsai) musika, olerkigintza eta beste arte eta zientzia zenbaiten jainkosa inspiratzaileak ziren. Euren ama Mnemosine zen, Urano eta Gearen alaba. Zeusekin bederatzi gauetan zehar elkartu ondoren jaio ziren bederatzi musak. Musa bakoitzaren izenak inspiratzen duen arteari egiten dio erreferentzia:

Homerok batzuetan Musa (singularrean) eta beste batzuetan Musak (pluralean) aipatzen ditu, baina behin bakarrik esaten du bederatzi zirela. Hala ere, ez du euren izenik aipatzen.[1][2] Neopitagorikoek, neoplatonikoek bezala, Musen bederatzi zenbakian perfekzioaren zentzu gorenari buruzko aipamen argia ikusiko dute.[3]

  1. «La Odisea (Luis Segalá y Estalella)/Canto XXIV - Wikisource» es.m.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. «Οδύσσεια/ω - Βικιθήκη» el.m.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. MANUEL GONZÁLEZ RODRÍGUEZ, ANTONIO. Las Musas y la Inspiración del poeta: A propósito de «El Parnaso» de Nicolas Poussin del Museo del Prado. 2001. http://revistas.ucm.es/

Developed by StudentB