Mutualismoa ekonomia eta politika arloko teoria eta sistema da, anarkismoaren ideologiaren baitan kokatua. Frantziako Pierre-Joseph Proudhonek eta Estatu Batuetako Josiah Warrenek proposatu eta garatu zuten .
Posible den neurrian, gizarte berri bat eratzeko jokabide erreformista eta progresiboaren aldekoa da. Gaurko gizartean gizarte erakunde alternatiboak eratzeko jarduera paketsuaren garrantzia babesten du. Bai eta erakunde horiek indartzea ere, sistema estatista azken finean ordezkatzen duten arte. Anarkismoaren barruko beste taldeek ere, neurri batean, ideia hauek babesten dituzte. Gizarte erakunde alternatiboak ideologia guzti hauen ikuspegi komunean daude. Bainan berebiziko garrantzia dute mutualismoaren ikuspegi progresiboan. Kapitalismoaren aurkako jarrera, ordea, nabaria da.
Ekoizpenaren izaeragatik edo ekimen kolektiboa beharrezkoa denean, kolektiboaren aginte demokratikoaren alde daude, baina ez daude kolektibismoaren alde berez helburu ideala balitz moduan. Mutualismoak ez du jotzen dirua edo elkartrukearen aurka. Jabetza pribatua defendatzen du, betiere bakoitzaren lana, okupazio eta erabieran oinarritzen bada.
Oro har, gizarte egitura guztiak borondatezko elkarlanean, elkartruke askean eta elkarlaguntzan oinarritu behar dira. Merkatua kontzeptu baikorra, gizatiarra eta askatzailetzat jotzen dute, ekoizleen arteko lanaren elkartruke gisa ulertuta. Egun indarrean dagoen merkatuaren kontra daude hala ere, estatuaren kapitalismoak harrapatu eta usteldutako sistema baita.
Mutualisten azken helburua hauxe da: ekoizleen arteko merkatu libreko elkartrukean oinarritutako ekonomia, bertan, batez ere, artisau eta nekazari autonomoek, lan kooperatibek eta kontsumitzaileen kooperatiben eskuetan egongo litzateke ekoizpena. Langileen lansaria, horrela, lansari “naturala” izango litzateke, lanaren produkto osoa.
Mutualistak ez datoz bat anarkista kolektibistekin, baina badituzte ere diferentzia batzuk anarkista indibidualistekin. Mutualistek garrantzi handiago ematen diote autoeraketari, indibidualistek elkarteei baino[1]. Voltairine de Cleyrek azaltzen du Josiah Warren eta Benjamin Tucker mutualistak baino indibidualistak direla dio, eta arrazoi moduan, eskala luzeko industrigintza ezagutzen ez zutenez ezin zutela ulertu mutualismoa.[2]