Nabaskoze

Nabaskoze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Nabaskoze bandera
Bandera

Nabaskoze armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaEzka-Zaraitzu
Izen ofiziala Navascués / Nabaskoze
Alkatea
(2015-2023)
Maria Cruz Moriones Uriz
(talde independentea)
Posta kodea31450
INE kodea31181
Herritarranabaskoztar
Geografia
Koordenatuak42°43′55″N 1°07′04″W / 42.73183933°N 1.11767566°W / 42.73183933; -1.11767566
Azalera96,02 km²
Garaiera544-1335 metro
Distantzia61,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria121 (2023:  3)
alt_left 52 (%43)(2019) (%66,1) 80 alt_right
Dentsitatea0,01 bizt/km²
Zahartzea[1]% 28,05
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,24 (2013)
Euskara
Eremuaeremu ez-euskalduna
Euskaldunak[2][3]% 15,60 (2018: %9,35)
Datu gehigarriak
Sorrera1185. urtean
Webguneawww.aytodenavascues.net

Nabaskoze[4][a] edo Nabaskoze Almiradioa[b] edota Nabaskoze Almiranterria[c] Euskal Herriko udalerri eta almiradio edo almiranterri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 61,4 kilometrora. Altuera 544 eta 1335 metro artekoa da, eta 96,02 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 121 biztanle zituen.

Nafarroa Garaian geratzen den almiradio bakarra da Nabaskoze, eta ohorezko tituluari eusten dio, Gazteluberri udalerria kenduta, egun independentea baita. Pirinioen hegoaldean dagoen lurraldea da, eta igarobide estrategikoa da, Iruñerria eta Zangozerria arteko bide naturala baita, Agoizko Ibarjaurerritik eta Zaraitzu eta Erronkaribar ibaxetatik barrena. Bere aberastasun kulturalaz gain -Nabaskoze eta Aizpurgi Erdi Aroko bastidak dira- eta monumentua -Santa Maria Zelaikoa bezalako monumentuak-, aberastasun natural handia du, arroila gehien dituen Nafarroako udalerria baita: Aizpurgi, Benasa, Santa Kolonba eta Zerumen.

Almiradioen almiradioa edo Almiranterrien almiranterria bezala ezagutzen da, Aizpurgi edo Ustaize bezalako almiradio zaharrak elkartzen baititu. Bertako biztanleak nabaskoztarrak dira. Almiradioburua Nabaskoze kontzejua da, non udaletxea da.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


Developed by StudentB