Nabigazioa itsasontziak, aireontziak edo espaziontziak gidatzeko behar diren tekniken multzoa da[1]. Itsasontzien kasuan, nautika terminoa ere erabiltzen da (aireontzien kasuan, aeronautika; espaziontzien kasuan, astronautika). Nabigazio teknika guztiak aurretik ezagututako leku edo patroietan kokapena aurkitzeko erabiltzen dituzte. Horretarako behar-beharrezkoa da latitudea eta longitudea ondo ezagutzea[2].