Nafarroako Erresuma

Nafarroako Erresuma
Regnum Navarrae
1158 – 1789
Oinordetzako monarkia
Nafarroako bandera

Nafarroako armarria

Iruñeko Erresuma (laranjaz) 1030ean
Geografia
HiriburuaIruñea (824-1522)
Donapaleu[1] (1522-1789)
Azalera12341463: 12.100 km²
Kultura
Hizkuntza(k)euskara, nafar-aragoiera, latina eta gaskoia
Erlijioagehiengo katolikoa
gutxiengo juduak, musulman sunitak eta higanotak
Historia
Iruñeko Erresumaren ezarpena824
Nafarroa Garaiaren inbasioa eta konkista1522
Paueko ediktua1620
Frantziako Iraultzaht1789
Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea1841
Aurrekoa
Iruñeko Erresuma
(824-1158)
Ondorengoak
Frantziako Monarkia Konstituzionala (1791)
Espainiako Erresuma (1522)

Nafarroako Erresuma (latinez: Regnum Navarrae, gaztelaniaz: Reino de Navarra, frantsesez: Royaume de Navarre) Euskal Herriko egitura politiko independentea izan zen, IX. mendean sortu eta, formalki, XIX. mendera arte iraun zuena. Hasierako garaian Iruñeko Erresuma izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen.

“Nafar” hitza VIII. mendearen amaieran agertu zen lehenengoz, frankoen agirietan. IX. mendean, Iruñeko Erresuma sortu zen. Hedadurarik handiena Antso III.a errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz ere zabaldu baitzen. XII. mendetik aurrera, lurraldeak galduz joan zen.

1512tik aurrera, Nafarroa Garaia Gaztelako Erresumaren mende geratu zen, eta 1620an Frantziako Koroak Nafarroa Beherea, Biarnorekin batera, Frantziako Erresumari lotu zion. Erresuma izena 1789. urtean galdu zuen Nafarroa Behereak, Frantziako Iraultzarekin batera, eta 1841ean, berriz, Nafarroa Garaiak, Lehen Karlistaldia amaitu ondoren eta Foruak Eraldatzeko Legearen bidez.

  1. (Frantsesez) Dr. Pierre L. Thillaud «Les maladies et la médecine en Pays Basque Nord: à la fin de l'Ancien Régime (1690-1789)», Librairie Droz, S.A., Genova, 67. orrialdea, 1983

Developed by StudentB