Nafarroako Gobernua | |
---|---|
Chivite gobernua | |
Gobernua | |
Erakundea | Foru aldundi |
Lehendakaria | María Chivite |
Sorrera | 1982ko abuztuaren 16a |
Osaera | |
Kontseilariak | 13 |
Langileak | 24 480 (2018) |
Aurrekontua | 4 870 520 378 € (2021) |
Webgunea | |
www.nafarroa.eus | |
Nafarroako Gobernua edo Nafarroako Foru Aldundia Nafarroako Foru Komunitatearen edo Nafarroa Garaiaren gobernua antolatzen duen erakunde betearazlea da. 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntza arautu ziren haren botereak.
Hobekuntzak funtzio betearazlea, erregelamenduzkoa eta administratiboa esleitzen dizkio, bai eta Nafarroako foru-araubidearen osotasunaren defentsa bereziki zaintzea ere, eta Nafarroako Parlamentuari eman beharko dio gerta litekeen edozein kontraforuren berri.
Nafarroako Gobernuko lehendakaria ere lege horrek arautzen du, eta Nafarroako Parlamentuak lau urtean behin hautatu eta izendatzen du. Nafarroako Gorteetako kideak, berriz, Nafarroako herritarrek hautatzen dituzte lau urtean behin. Lehendakariak kargua utz dezake Parlamentuak zentsura-mozioa onartzen badu edo konfiantza ukatzen badio.