Nafarroako Unibertsitatearen egoitza edo eraikin nagusia. | |
Akronimoa | UNAV |
---|---|
Ezarpena | 1952ko urriaren 17a |
Mota | pribatua |
Errektorea | Alfonso Sánchez-Tabernero |
Errektoreordea | Javier Echevarría Rodríguez |
Kantzilerra | Ramón Herrando Prat de la Riba monsinorea |
Irakasleak | 900 |
AZP | 669 |
Ikasleak | 11.180 |
Graduondoa | 1.581 |
Kokapena | Unibertsitate Kanpusa 31080, Iruñea Nafarroa Euskal Herria |
Webgunea | www.unav.edu |
Nafarroako Unibertsitatea egoitza nagusia Iruñean (Nafarroa) duen unibertsitate pribatu bat da, izaera katoliko nabarmena duena. Bertan, 42 titulazio ofizial ikas daitezke. 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Unibertsitatean 828 lanaldi osoko irakasle eta 1.049 zerbitzu-langile zeuden. 9.188 ikasle gradu-ikasketetan matrikulatuta zeuden. 4.302 gradu-ondoko ikasle zeuden. Alfonso Sánchez-Tabernero da bertako errektorea. Nafarroako Klinika Unibertsitarioa ere bere baitan hartzen du, urtean 150.000 gaixori harrera egiten diona. Madril eta Bartzelonan, negozio eskolak ditu eta Donostian, Ingeniaritzako Goi Eskola.